Otsailaren 5ean ospatuko da Santa Ageda, bezpera beraz larunbatarekin egokituko da aurten. Hilaren 4an, egoki jantzita eta makila eskutan, koplak abestera irteteko ohiturak bizirik jarraitzen du inguruotan. Aurten ere, Zubieta Lantzenek hitzordua deitu du egun horretarako. Aldez aurretik, baita ekimena prestatzeko entsegu saioak ere. Lehenengoa, ostiral honetarako, hilaren 13rako. Zubietarrek iluntzeko 19:00etan, Kaxkapen biltzeko hitzordua dute, hilaren 4ko saioa prestatzen hasteko.
Aurreko urteetan, Udarregi Ikastolako irakasle eta ikasleak ere irten ohi dira koplak abestera Santa Ageda bezperan. Baita Bota Punttuba Bertso Eskolakoak ere. Kaxko inguruan eta sagardotegietan itzulia egin izan dute.