Yoga ikastaroan proba egiteko aukera, ostegun arratsaldean

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 11a, 00:00

Urtarrilaren 16tik ekaina amaierara arte, bi ikastaro berri martxan jartzeko asmoa du Kirol Patronatuak; yoga eta sabel dantza saioak hain zuzen. Astelehenean sabel dantza ikastaroan interesa zutenek jarduera probatzeko aukera izan zuten. Ostegun honetan beste hainbeste egiteko aukera egongo da yoga ikastaroarekin. Aipatu kirol jardueran trebatzeko interesa duenak, hilaren 12an proba egin dezake, arratsaldeko 16:00etan edo 18:30etan. Ikastaro hauetan parte hartzeko gonbita luzatua du Kirol Patronatuak: “Ekintzak gaitutako irakaslegoak emango ditu eta esperientzia berri on eta atseginak probatzera animatzen zaituztegu!”. Antolakuntzatik ohartarazten dutenez bestalde, ikastaro hauek martxan jartzeko beharrezkoa izango da, “Kirol Patronatuak ezartzen duen gutxieneko partaide kopuru batek izena ematea”.