2012ko lehen Kultur Aholku Batzorderako hitzordua asteazken honetarako egina dago. Deialdia ohikoa da; kultur arloko herri eragile eta udal ordezkariak, iluntzeko 18:00etan bilduko dira Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Gai nagusi bat jorratuko dute gaurko bilkuran; diru-laguntzen deialdia. Aurtengorako txertatu diren aldaketak mahai gainean jarriko dira asteazken honetako Kultura Aholku Batzordean. Saio berean, aurreko bilkurako aktaren onarpena eta bertaratuko diren herritarrek aurkez ditzaketen gaiei ere tartea egingo zaie.
Bestalde, herenegun itxi zen 2011. urtean kultur egitasmoak garatzeko Usurbilgo Udalak emandako diru-laguntzak zuritzeko, kultur eragileek zuten epea.