Sare sozialen inguruko ikastaroak egunotan, KZgunean

Noaua Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 12a

Urteotan indar handia hartu duten sare sozialen inguruko hainbat ikastaro antolatu ditu KzGuneak asteotarako. Egun erdiz egon ohi da zabalik Kale Nagusian kokaturik dagoen gunea. Urtarrilean goizez irekiko dute, 9:00-13:00 artean. Hona hemen, datozen egunotan eskainiko diren ikastaroen ordutegiak, informazio gehiago 943 570 999 telefono zenbakian, kzgunea.net web orrialdean edo tutor.usurbil@kzgunea.net helbidean:

Urtarrilak 16: Facebook, 11:00-13:00 artean.
Urtarrilak 17: Ubuntu, 9:00-11:00 artean eta Twitter, 11:00-13:00 artean.
Urtarrilak 18: Ubuntu, 9:00-11:00 artean eta Delicious, 11:00-13:00 artean.
Urtarrilak 19: OpenOffice Writer: Oinarrizkoa, 9:00-11:00 artean eta Youtube, 11:00-13:00 artean.
Urtarrilak 20: OpenOffice Writer: Aurreratua, 9:00-11:00 artean eta Flickr, 11:00-13:00 artean.
Urtarrilak 23: Picnik, 9:00-11:00 artean.
Urtarrilak 23-24: Irudi digitalen tratamendua I, 11:00-13:00 artean.
Urtarrilak 24: Dohainiko antibirus programak, 9:00-11:00 artean.
Urtarrilak 25: WiFi, 9:00-11:00 artean.
Urtarrilak 25-26: Irudi digitalen tratamendua II, 11:00-13:00 artean.
Urtarrilak 26: eBay, 9:00-11:00 artean.