Zientzia eta teknologia arloetako gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa bultzatzeko, martxan da beste behin, CAF-Elhuyar Saria. Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da urtarrilaren 27ra arte, bi modu hauetakoren batean: lanak Elhuyar Fundazioko egoitzara, Osinalde industrialdera eramanda, edo posta elektronikoz cafelhuyarsariak@elhuyar.com helbidera bidalita. Informazio gehiago aipatu helbide horretan edo 943 363 040 telefono zenbakian jaso daiteke. Ekimena Elhuyar Fundazioak antolatu, CAF enpresak babestu eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak diruz laguntzen du.
Kategoriak
-Dibulgazio-artikulu originalak: dibulgazio artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Gehienez, 10.000 karaktere. Saria: 2.000 euro.
-Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak. Gutxienez, 165.000 karaktere. Saria: 5.000 euro.
-2011n argitaratutako zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. Saria: 2.000 euro.