2012ko inguruotako lehen kontzerturako hitzordua egina du Mendeku Itxua herriko taldeak. Urtarrilaren 27an Lasarte-Orian joko dute Ander Aizpuruak, Ixak Arrutik, Iñigo Rotetak eta Martin Larrañagak. Abend kafe antzokiak antolatu duen Metal Gauaren baitan eskainiko dute emanaldia, Hira taldekoekin batera. Gauerdian hasiko den kontzertuetarako sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai.
Irudia: Ibai Arrieta.