Sagardotegien gida, aste honetako NOAUA!-rekin

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 12a, 00:00

10 milioi litro sagardo, dastatzeko prest dira sagardotegietan. Azken urteotako antzeko litro kopurua ekoitzi dute sagardo ekoizleek, atzoz geroztik zabalik dagoen Txotx denboraldi berrirako. Inaugurazio ekitaldia, Astigarragako Sagardoetxean burutu zen lehenik, eta ondoren Petritegi sagardotegian. 


Aste honetako NOAUA!-rekin batera, Argiak urtero kaleratu ohi duen Euskal Herriko sagardotegien gida jasoko duzue. Hainbat sagardotegien inguruko informazioa; non kokatzen diren, zenbatentzat lekua duten, zer zerbitzu eskaintzen duten edota bertan lanean dihardutenekin harremanetan jartzeko komunikabideen berri ere ematen da. Usurbilen, Aginagan eta Zubietan, guztira zazpi dira txotx denboraldi honetan irekita egongo diren sagardotegiak. Honako hauek:
-Aginaga: 943 366 710.
-Aialde Berri: 943 365 031, 670 027 731. 
-Araeta: 943 362 049.
-Arratzain: 943 366 663.
-Astiazaran: 943 361 229.
-Saizar: 943 362 228.
-Urdaira: 943 372 691.