Astea amaitzeko, "Horton" filma haurrentzat

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 13a, 00:00

Igande arratsaldean haurrentzat komedia filma programatu du Usurbilgo Udalak, Sutegiko auditorioan. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, “Horton” filma ikusteko aukera izango da. Sarrerak egunean bertan egongo dira salgai, 2 eurotan. “Haurrentzako komedia. Horton elefantea hauts-izpi batean bizitza sumatzeko gaitasuna duen bakarra da. Beste animaliek zoratu egin dela uste dute eta hauts-izpia suntsitu nahian dabiltza. Baina Horton-ek hura defendatzen jarraituko du”, iragarri dute antolakuntzatik. Hortik aurrerakoak, Sutegin ikusi ahal izango dira igande arratsaldean.