1978. urteko San Ferminetako gertakarien "Oroitarria", igandean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 13a, 00:00

German Rodriguezen heriotza eta urte hartako San Ferminak. 1.978. urteko uztailean gertatutakoaren kronika dakar “Oroitarria” filmak. Igande arratsalde honetan, urtarrilaren 15ean proiektatuko da Ruben Marcillak zuzenduriko lana, Sutegiko auditorioan. “Horton” haurrei zuzendua dagoen filma amaitu ostean izango da. ITAYA Gazte Asanbladak eta Argia Kultur Elkarteak antolatu duten ekitaldirako sarrera doakoa izango da.