Nesken taldeen eskubaloi partidak, larunbat arratsaldean

Noaua Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 13a

Usurbil Kirol Elkarteak hiru eskubaloi taldeek etxean jokatuko dute larunbat arratsalde honetan. Zehazkiago esanda, kadete, jubenil eta senior mailako taldeek aurkariak etxean, Oiardo Kiroldegian hartuko dituzte. Hemen, partida hauen ordutegiak: 


16:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Galdona Burdindegia Pulpo K.E. 
18:15 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Talaipe Jatetxea Pulpo K.E. 
19:45 Senior neskak, Euskal Liga "A": Atez Ate Usurbil-Quiron Askartza. 

Tokia: Oiardo Kiroldegia.