Yoga eta sabel dantza ikastaroak, aste honetatik aurrera martxan

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 16a, 00:00

Joan den astean, interesa zutenei proba egiteko aukera eskaini ostean, aste honetan jarriko dira martxan, Kirol Patronatuak antolatu dituen yoga eta sabel dantza ikastaroak. Saioak Oiardo Kiroldegian burutuko dira, eta modu horretan, orain arte bertan zegoen kirol jarduera eskaintza zabalduko dute; aerobik, spinning, pilates, gimnasia edota tonifikazio ikastaroei hain zuzen. Ikastaroak ekainaren 30era arte luzatuko dira.

Bi ikastaro berri hauetan, parte hartzeko gonbita luzatza zuten Kirol Patronatutik. “Ekintzak gaitutako irakaslegoak emango ditu eta esperientzi berri on eta atseginak probatzera animatzen zaituztegu!”.