Gaztetxeen alde Bilbon burutuko den manifestaziorako autobusa antolatu du ITAYAk

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 16a, 00:00

Urtarrilaren 28rako Bilboko Okupazio Mugimenduak Bizkaiko hiriburuan gaztetxeen alde antolatu duen manifestazio nazionalarekin bat egin eta hara joateko autobusa antolatu du ITAYA Gazte Asanbladak. Mobilizazioa, arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Arriagatik, "Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du" lemapean, 7Katu gaztetxearen bosgarren urteurrenaren harira hainbat ekimen deitu dituzte. Manifestazioarekin batera, haren ostean, kale animazioa izango da Bilboko Alde Zaharrean. Aurrez, goizetik hainbat ekimen iragarri dira; eztabaida guneak, olinpiadak edota herri bazkaria. Hara joateko, aipatu moduan, Usurbildik autobusa antolatu dute ITAYAkoek. Izen emateko aukera dago jada, Irrati eta Karobi tabernetan. Baita itaya@euskalerria.org helbidean ere.