Jakin berri denez, Karlos Martin aske geratuko da otsailaren 15ean. Hala eman du jakitera, usurbileginez.om web orrialdeak. Urriaren 28an atxilotu zutenetik, jarri zioten zigorra kitatzeko geratzen zitzaion 108 eguneko espetxealdia betetzen ari da Martin, Martuteneko kartzelan. Usurbilgo Ezker Abertzaletik gogorarazten dutenez, "2003ko urriaren 8an atxilotu zuen lehen aldiz Poliziak, bere etxean. Hiru urte eskas espetxean eman zituen, 2006ko ekainaren 23an fidantzapean aske geratu zen arte. 2009ko abenduan epaitu zuten eta 7 urteko kondena jaso zuen, helegitea tartekatu ostean, Epaitegi Gorenak hiru urtetan utzi zituenak, 2011ko otsailean. 2011ko urriaren 28tik geratzen zitzaizkion hiru hilabeteak kunplitzen ari da".