Usurbilgo hiru sagardogile, larunbateko Zarauzko Sagardo Egunean

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 17a, 00:00

Txotx denboraldia hasi berri den honetan ospatuko da, urteko lehen Sagardo Eguna. Zarautzen izango da, larunbat honetan, urtarrilaren 21ean- Zurekin Ostalaritza Elkarteak antolatutako ekimenean, Gipuzkoako hamar sagardo ekoizleek parte hartuko dute, tartean Aginaga eta Usurbilgo hiru sagardotegiek; Aginaga, Urdaira eta Saizarrek hain zuzen. Haiekin batera, Hernaniko Iparragirre, Astigarragako Artola, Lizeaga eta Petritegi, Orioko Satxota eta Aiako Izeta sagardotegietako edaria dastatu ahal izango da. Guztira, 600 sagardo botila eskainiko dituzte, eguerdiko 12:00etan hasita, Zarauzko Lege Zaharren enparantzan. 4 euroren truke, edalontzia eskuratu eta sagardoa edatearekin batera, txerri saiheski pintxo bat ere dastatu ahal izango da. Ekimenaren baitan, ez da falta bertso saio eta musikarik.


Iturria: DV.