5.434 euro bildu dira, Sohütako Eperra ikastolaren alde

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 17a, 00:00

Nafartarrak taldetik jakinarazi dutenez, Sohütako Eperra ikastolaren aldeko elkartasun kanpainan 5.434 euroko laguntza bildu da. Usurbilgo kultur bilgunetik eskerrak eman nahi dizkiete euren laguntza eman duten herritar guztiei. Jakinarazi dutenez, 2012. urte amaieran ere laguntza eskaintzeko aukera izango da berriz. 


Mauleko alkatea, Sutegin 
Eperra ikastolaren aldeko kanpaina antolatu zuen abenduan, Nafartarrak taldeak. Orreagako guda hizpide zuen hitzaldia batetik, Mixel Etxekopareren kontzertuaz ere gozatu ahal izan zen, eta azkenik, Mauleko alkate Michel Etxebeste gonbidatu zuten. Lehenbizi, Usurbilgo Udalak harrera egin zion eta gero, Sutegiko auditorioan bere udalerri eta herrialdeari buruzko hitzaldia eskaini zuen.