Andatza.com web orrialdean ikusgai dago jada, urtarrilaren 29an Usurbilen burutuko den mendi bizikleta irteerako ibilbidearen mapa. Andatza Mendizale Elkarte barruan sortu berri den BTT Taldeak antolatu duen ekimena, 30-32 kilometro ingurukoa izango da. Goizeko 9:00etan frontoitik abiatu, eta Andatza inguruak zeharkatzea da urtarrileko azken iganderako antolatzaileek herritarrei proposatzen dieten plana. Ez da lehiaketa bat izango, zeharkaldi bat baizik. Ekimenerako izena, proba egunean bertan eman ahal izango da. 10 euro ordaindu beharko dituzte federatuek, 15 euro federatu gabe daudenek. Ekimenari buruzko zehaztasun gehiago, andatza.com web orrialdean.
Irudia: andatza.com