Gipuzkoako Judo Txapelketatik, bederatzi dominekin itzuli da Judo Kluba

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 17a, 00:00

Junior Mailako Gipuzkoako Judo Txapelketa jokatu den joan den igandean, Hernaniko kiroldegian. Usurbilgo klubeko 13 ordezkari lehiatu ziren, eta haietatik bederatzik domina bana eskuratu zuten. Guztira, urrezko eta zilarrezko hiruna domina, eta brontzezko beste hiru. Banan bana, hemen lehen postuetan sailkatu ziren judokak:

-Lehen postua: Miriam Gonzalez (-52 kg), Ane Cazorla (-70 kg) eta Xabier Cazorla (-81 kg).
-Bigarren postua: Paula Vicente (-44 kg), Naroa Sanchez (-48 kg), eta Itsasne Arruabarrena (-52 kg).
-Hirugarren postua: Maider Matilla (-44 kg), Nestor Laca (-60 kg), Beñat Aburuza (-81 kg).

Infantilen sailkapena
Asteburuan, infantil mailako judo txapelketako sailkapen jardunaldia ere jokatu da, emaitza ezin hobeekin Usurbil Judo Klubarentzat:

-Lehen postua: Alba Vicente (-44 kg), Nagore Andres (+63 kg), Manex Aburuza (-46 kg), Josu Ruiz (-66 kg), Mikel Sanz (+66 kg).
-Bigarren postua: Mikel Formoso (+66 kg).

Irudia eta iturria: jcusurbil.com