Sendabelar ikastaroa, urtarrilaren 28tik aurrera

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 17a, 00:00

Usurbiltzen Elkarteak sendabelar ikastaroa antolatu du datozen hileotarako. Saioak larunbatero burutuko dira, Santueneako frontoi berriko lokalean. Goizez, eta lau orduz, 9:30-13:30 artean. Lauro Gurbindo arituko da irakasle lanetan. Irteerak egingo dira, herbarioen bidez sendabelarrak ezagutu, biltzeko garai egokiak noiz diren ikasi, edota euren propietate eta atal erabilgarrien informazioa jasotzeko aukera izango dute, ikastaroko partaideek. Teoria bakarrik ez, praktika ere uztartu nahi dute Usurbiltzenek antolaturiko saioetan. "Klasean bertan preparatu desberdinak egingo dira; xanpua, xaboiak, ukenduak, landare estraktuak, olio sendagarriak...", iragarri dute antolakuntzatik.


Ikastaroan izen emateko epea zabalik dago, 661 972 670 telefono zenbakian edo usurbiltzen@gmai.com helbidean.