Elena Jimenez, Sexu Aholkularitza Gunea: "Egiteko asko dugu denok"

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 17a, 00:00

Joan den urtarrilaren 10az geroztik, zabalik dago astearte arratsaldero, Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea. Gizarte Zerbitzuetako bulegoan du egoitza, eta Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailetik martxan jarritako zerbitzuak hiru lan ildo nagusi jorratu nahi ditu; sentsibilizazioa, hezkuntza eta aholkularitza. Halere, guneko arduradun eta sexologo Elena Jimenezek gogorarazten dutenez, "baditugu lan ildo batzuk, baina horiek jendearen behar errealetan txertatu nahi genituzke". 


Norberak bere burua ezagutzea bultzatu nahi dute bertatik, eta hara joateko gonbita luzatzen du Jimenezek. "Herritarak lasaitasunez hurbil daitezela. Asteartero egongo gara hemen, zerbitzu egonkorra izango da", adierazi dio NOAUA!-ri. Egiteko asko dagoela gogorarazten du, "norberagandik abiatuta". Jimenezi eginiko elkarrizketa osoa, urtarrilaren 20ko astekari honetan.

Hitzordua, aldez aurretik eskatu behar da
Ordutegia: asteartero, 17:00-19:00 artean.
E-posta: sexuaholku@usurbil.net.
Telefono zenbakia: 697 919 516.
Helbidea: Kale Nagusia, 43 behea (Gizarte Zerbitzuetako egoitza).
Nori zuzendua: adin guztietako herritarrei.