Usurbilen Nahi Ditugu taldeak deituko du, azken ostiraleko elkarretaratzea

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 18a, 00:00

Hilero moduan, urtarrileko azken ostiralean burutuko da euskal preso politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea. Iluntzeko 20:00etatik aurrera Mikel Laboa plazan. Egin Dezagun Bidea bilguneak proposatutakoarekin bat eginez, hilero herriko talde batek antolatuko du presoen eskubideen aldeko mobilizazioa. Azaroa amaierakoa, ITAYA Gazte Asanbladak deitu zuen. Oraingoan, Usurbilen Nahi Ditugu taldekoek hartuko dute lekukoa. “Gu ere ekimenaren partaide garen aldetik, hil honetakoa guk deituko dugu”, adierazi dute.   


Otsailaren 15a, egun giltzarria
Une honetan sei herritar daude preso espetxean. Haietako bat ordea denbora gutxirako, otsailaren 15ean aske geratuko baita Karlos Martin. Egun berean Parisen epaituko dute bestalde, Patxi Segurola. 2010eko azaroan espetxe zigorra bete arren, ia urtea hemendik 750 kilometrora konfinatuta darama. 

Helbideak 
Hauek dira egun, espetxean diren herriko preso politikoen helbide eguneratuak. Espetxe aldaketarik izan baita azken aldian. Olatz Lasagabaster espetxez aldatu baitzuten eguberri aurretik. Brievan da egun. Aipatu moduan beraz, hemen espetxean diren herriko presoei idazteko euren helbide eguneratuak; 

XABIER ARANBURU MUGURUZA 
C.P. Herrera de la Mancha 
Mód. 1- Apartado 77 
13200 MANZANARES (Ciudad Real) 
 
RAMON URIBE NAVARRO 
Centro de Cumplimiento, mód. 13 
Ctra. Nal. 630, km. 314 
37.799 TOPAS (Salamanca) 

JOKIN ERRASTI ELORZA 
C.P. Zuera 
Ctra. Nacional, 330, km. 539 
50298 ZUERA (Zaragoza)

OLATZ LASAGABASTER ANZA 
Prisión Provincial-Mód. Verde 
Ctra. De Vicolozano- Apdo. 206 
05.194 BRIEVA-Avila 

PATXI URANGA SALBIDE 
Centro de Cumplimiento de Focanlent-Polígono de la Vallonga s/n 
Apartado 5050-03113 (Alacant) 

KARLOS MARTIN SANCHEZ 
Prisión Provincial Martutene 
Paseo Martutene, 1 
20014 DONOSTIA