2012a hastearekin batera eman da, guardiako gaueko zerbitzua egingo duen farmazia aldaketa. Datozen hileotan, Hernaniko Echeveste farmazia arduratuko da aipatu zerbitzua eskaintzeaz, gaueko 22:00etan hasi eta goizeko 9:00ak arte. Elkano kalea 9an kokatua dago, aipatu moduan, Hernanin. Hauxe da, bertako telefono zenbakia: 943 552 087.
Gauean bakarrik ez, egunez ere larrialdi zerbitzuak martxan jarraituko du aurten. Horren egutegia astero, NOAUA! aldizkarian argitaratu ohi dugu, "Ingo al deu?" atalaren baitan. Baina bada, eguneko larrialdi zerbitzuaren inguruko informazioa jasotzeko beste bide bat ere; mugikorretik sms bat bidalita hain zuzen. FARMA hitza 25600 zenbakira igorrita (1,39 euro, BEZ barne).
Gainerakoan, Usurbilen dauden bi farmaziek, astelehenetik ostiralera bakarrik ez, larunbat goizetan ere zabalik jarraituko dute 2012an. 9:00-13:30 artean hain zuzen.