Zumaian batzartu berri dira Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko ordezkari politikoak. 2012ari begira jarri ziren aipatu bilkuran. Urte berrirako aurrekontu eta egitasmoak aho batez onartu dituzte. Datozen hileotarako euren lan ildo nagusiak honakoak izango dira: euskararen arnasguneak zer diren eta euskararen normalizazioan zer nolako garrantzia duen gizarteratzea, udalez udal barne erabilera planetan sakontzea eta udal administrazioetatik kanpoko esparrutan eragitea. 2012ko UEMA non ospatuko den ere aurreratu dute erakundetik; Goizuetan hain zuzen.