Nesken futbol taldeak asteburuan ekingo dio Kopa Txapelketari

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 18a, 00:00

Urtarrilaren 20ko NOAUA!-ko portada den nesken futbol taldeak ligari zegokion denboraldiko lehen zatia amaituta, asteburu honetan Kopa Txapelketa jokatzen hasiko dira. "Kopako Txapelketa hobeto joango zaigula uste dugu, gure mailako taldeak egoki daitezke eta. Zumarraga, Azkoitia, Elgoibar, Orio, Donostia... Bidaiatzea tokatuko zaigu", adierazi dio NOAUA!ri entrenatzaile Nagore Unanuek. 

Urtebeteko etenaldiaren ostean berriz osatu da nesken taldea. Hasieran abiatzea kostatu zaiela adierazi dute, baina garrantzitsuena, aurrera doaz eta gogotsu dabiltza. Herrian futbolean jokatu nahi duen neskarik baldin bada, Usurbil FTra gerturatzeko gonbita luzatzen dute. "14-15 urtetik gorakoek parte har dezakete taldean. Kuriositatea izan edo futbolean aritu nahi duenak, etor dadila gugana", adierazi dute taldetik. Astearte eta ostiral iluntzeko 19:30etatik aurrera entrenatzen dute Harane futbol zelaian. Gai honi buruzko elkarrizketa osoa, aste honetako NOAUA!-n. Web orrialde honetatik bertatik deskarga daiteke jada, pdf formatuan.