Heldu da San Sebastian bezpera, danborrada saioak gaur Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 19a, 00:00

Gauerdian ospatzen hasiko dira San Sebastian eguna, Donostian eta beste zenbait lekutan. 24 orduko etengabeko danbor festari hasiera eman aurretik ordea, ohiturari eutsiz, Usurbilen Udarregi ikastolako ikasleak izango dira danborrada emanaldiak eskaintzen lehenak. 15:45-16:15 artean Haur Hezkuntzako ikasleek saioa eskainiko dute Agerialde atzealdeko jolastokian. 16:00etan hasi eta ordu erdiz ariko dira gero, Lehen Hezkuntzako ikasleak. Hasiera batean, eraikin gorriko patioan, baina gaurko giro euritsua kontuak izanik, atertzen ez badu behintzat, baliteke, beste urte batzuetan egin izan duten moduan, emanaldia ikastola barruko patioan ospatzea. 


Danbor hots artean agurtuko dute astea Udarregi Ikastolako ikasle eta irakasleek, ostegun honetan. Bihar, San Sebastian egunez jai egingo baitute.