Gure Pakea elkartearen urteko batzarra, urtarrilaren 27an

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 19a, 00:00

2012an sartzearekin batera, urteroko batzarra deitu du Gure Pakea elkarteak. Hitzordua finkatua dute jada, urtarrilaren 27rako. Deialdi bakarra burutu dute, arratsaldeko 16:30etarako Artzabalen duten egoitzan.


Bazkideen arteko txapelketak
Otsailerako berriz, Bazkideen Arteko Txapelketak ospatuko direla iragarri dute. Ekimen hauetan parte hartzeko otsailaren 6ra arte izena eman ahal izango dute. Joko guztiak jarraian zehazten diren egunetan burutuko dira, arratsaldeko 16:00etan hasita Artzabalen:
Otsailak 7, asteartea: punttua.
Otsailak 8, asteazkena: tutea.
Otsailak 14, asteartea: mus.
Otsailak 15, asteazkena: igel jokoa eta toka.
Otsailak 22, asteazkena: sari banaketa, 17:00etatik aurrera. Ondoren, luntxa.

Kuota kobratzea
Bada Gure Pakea Elkartatik bazkideei zuzenduta helarazi duten beste ohar bat ere. Kuotak otsailaren 13tik aurrera hasiko dira kobratzen. Berri eman dutenez, "zerbait gehiago jakin nahi duenak elkarteko bulegora hurbildu dadila".