Zubietako Lanbide Eskolako Administraritzako bigarren ikasturteko ikasleek atzokoan ez zuten ohiko klase eguna izan. Azkoitian izan ziren, enpresa simulatuen topagune batean parte hartzen. Gasteiz, Markina, Donostia, Andoain edota Zumaiako ikasleak bildu ziren bertan, Euskal Herriko hamar Lanbide Heziketa zentroetako 200 ikasle baino gehiago guztira. Ikasleek sorturiko enpresa simulatuen egitasmoak aurkezteko aukera izan zuten guztiek. Sedef izeneko programaren baitan antolatu da ekimen hau, eta gazteak administrazio eta enpresa kudeaketaren alorrean gaitzea du helburu.