Donostiara joateko, tren zerbitzu bereziak

Noaua Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 19a

San Sebastian eguna Donostian ospatu asmo duenari begira, EuskoTrenek tren zerbitzu bereziak antolatu ditu, gaur gauetik aurrera. Zumaiatik orduka irtengo dira trenak Donostiara. Orduotan: 23:30, 0:30, 1:30, 2:30, 3:30 eta 4:30. Usurbilera, 23:54, 0:54, 1:54, 2:54, 3:54 eta 4:54 inguruan helduko dira. Donostiatik itzultzeko beste hainbeste, Gipuzkoako hiriburutik orduka abiatuko dira trenak Usurbil aldera, gaur gauean eta goizaldean: 22:47, 23:47, 0:47, 1:47, 2:47, 3:47, 4:47. 


Haur danborradarako ere zerbitzu gehiago 
Bihar goizean ospatuko da bestalde, haur danborrada. Hitzordura joan asmo duenarentzat EuskoTrenek ohiko zerbitzuez gain, beste bi tren jarriko ditu; Zumaiatik 10:30etan eta 11:30etan irtengo direnak. Eta Donostiatik goizeko 10:17an. Informazio gehiago, tren geltokian bertan, 902 543 210 telefono zenbakian edo euskotren.es web orrialdean.