Ohiturari jarraituz, bezperatik ospatu dute San Sebastian eguna Udarregi Ikastolako ikasleek. Goibel zegoen eguraldia arratsaldean, baina eutsi dio azkenean eta ateri izan da ikasleak San Sebastianeko doinua jotzen zuten bitartean.
Haur Hezkuntzako ikasleak Agerialdeko frontoian aritu dira. Bideo honetan danborradako pasarte bat ikus dezakezue:
Lehen Hezkuntzakoak, aldiz, Udarregi Ikastolako jolastokian. Ikus bideoa.
Danborradarekin batera, jai hartu dute ikasleek eta irakasleek, San Sebastian egunean itxita egongo da beraz Udarregi Ikastola.