Hurbilagoren gabonetako zozketak, badu saritua

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 20a, 00:00

Martin Iturralde Iruretagoiena herritarrak asteburuko egonaldia irabazi du Orduñako Aisia bainuetxean, Hurbilago Elkarteak burutu duen gabonetako zozketari esker. Pentsio osoan, gau batez bertan egon, ibilbide termala osatu eta masaje lasaigarriak jasotzeko aukera izango du. Abendura arte berak aukeraturiko astebururen batean joan ahal izango du Orduñara. Zozketa, joan den abenduaren 31n burutu zuen Hurbilagok, San Silvestre eguneko herri lasterketa amaitu ostean.