Urte hasierarekin batera eman da aldaketa. 2012an, gaueko larrialdiko zerbitzua Hernaniko Echeveste farmaziak egingo du. Elkano Kalea 9 behean dago, Hernanin. Hauxe du telefonoa: 943 552 087.
Gaueko guardiako zerbitzua gaueko 22:00etan hasi eta hurrengo goizeko 9:00etan amaitzen da.
Eguneko larrialdi zerbitzua ere martxan izango da 2012an. Egutegi hori astero astero NOAUA! aldizkarian argitaratu ohi dugu. Sarean ere jarri dugu web orri honetan, helbide honetan. Hala ere, telefonoan ere jaso dezakezu egutegi hori, mezu baten bidez FARMA hitza 25600 zenbakira bidaliz (1,39 euro, BEZ barne).
2012an ere, herriko bi farmaziak irekita izango dira larunbatetan (9:00-13:30).