Bilboko Okupazio Mugimenduak Bizkaiko hiriburuan gaztetxeen alde manifestazio nazionala deitu du urtarrilaren 28rako eta hara joateko autobusa antolatu du ITAYA Gazte Asanbladak. Mobilizazioa, arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Arriagatik, "Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du" lemapean. 7Katu gaztetxearen bosgarren urteurrenaren harira deituriko hitzordua da aipaturikoa, baina egun berean, beste hainbat ekimen ere burutuko dira. Manifestazioaren ostean, kale animazioa izango da Bilboko Alde Zaharrean. Aurrez, goizetik hainbat ekimen iragarri dira; eztabaida guneak, olinpiadak edota herri bazkaria.
Izen ematea non?
Bilbora joateko, aipatu moduan, Usurbildik autobusa antolatu dute ITAYAkoek. Izen emateko aukera dago jada, Irrati eta Karobi tabernetan. Baita itaya@euskalerria.org helbidera mezu bat bidalita ere.