Usurbil FT-tik berri eman dutenez, bi hitzordu garrantzitsu dituzte datorren asteburuan. Biak ere Haranen izango dira, eta horregatik, herritarrei kolore gorriko arropa jantzita Haranera futbolariak animatzera gonbidatzen dituzte. Aipatu moduan, giltzarriak izan daitezkeen bi partida jokatuko baitira.
Batetik, jubenilak Ohorezko Mailara igotzeko fasean murgilduta daude, eta Usurbil FT-tik berri eman dutenez, "lehen bi partidak jokatuta lehendabiziko postuan dago" taldea. Larunbat arratsaldeko 17:30ean jokatuko dute asteburuko neurketa.
Bestalde, Preferente mailako taldeak Tolosa B hartuko du etxean eta berri eman dutenez, “lidertza hartzeko aukera izango genuke”, arratsaldeko 15:30etik aurrera jokatuko duten neurketan. Bi partidak, Haranen dira.