Bi aste baino gutxiago geratzen diren honetan, Santa Ageda bezperari begirako prestaketa lanak martxan daude dagoeneko. Zenbait entsegu saio deitu dira egunotarako. Lehenengoa, Zubietan, ostiral honetarako, iluntzeko 19:00etan Kaxkapen. Otsailaren 4an, kantu eskean irteteko ohitura berrituko baitute bertan. Zubieta Lantzen bilguneak antolatutako kalejira, 18:00etan abiatuko da.
Ordu erdi beranduago, 18:30etan jarri dute hitzordua Mikel Laboa plazan, Kaxkoan beraz, Bota Punttuba Bertso Eskolak eta Euskal Kantu Taldeak. Otsailaren 4an baita. Aldez aurretik, ekimena prestatzeko entsegu saioa deitu dute urtarrilaren 31rako, 18:30etan Udarregi ikastolan. “Animatu zaitez eta etorri ohiko ohitura zaharra bultzatuz elkarrekin ongi pasatzera”, luzatu dute gonbita antolakuntzatik.
Hitzordu batera zein bestera agertzeko, ezinbestekoa izango da, egoki jantzita eta makila eskuetan dela agertzea.