Andatza Mendizale Elkarteak web orrialdeko helbidea aldatu du

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 23a, 00:00

Orain arte andatza.byethost31.com web orrialdean klikatuta Andatza Mendizale Elkartekoen berri jaso zitekeen, aurrerantzean ordea ez. Bilgunekoek helbide berria dute, honakoa: andatzamendizale.info. Mendizale elkartetik berri eman dutenez, "webgunearen hosting zerbitzua eskaintzen digun enpresarekin aldaketak izan ditugunez, aurretik zuen nabigatzaileetan izan ditzakezuen loturak funtzionatzeari utzi diezaiokete". Apuntatu beraz, helbide berria, honakoa da eta: andatzamendizale.info. Edozein kasutan, gaineratu dutenez, "zuzenean, www.andatza.com helbidearekin lotzen zaretenoi ongi ibiliko zaizue". 


Igandean, mendi bizikleta irteera
Aipatu web orrialdean, elkarteko berri jaso daiteke. Egunotan, igandean ospatuko den Irisasi BTT 2012 mendi bizikleta zeharkaldiaren inguruko zehaztasunak eskaintzen ari dira. Duela hilabete gutxi, Andatza Mendizale Elkarte barruan sortu zen BTT Taldeak antolaturiko ekimena da, igande honetan burutuko dena. Goizeko 9:00etan jarri dute irteera hitzordua frontoian. Nahi duen herritar orok, Andatza mendi inguruak zeharkatzeko aukera izango du. Izen ematea urtarrilaren 29an bertan egin ahal izango da, goizeko 8:00-8:30 artean.