Hilero moduan, urtarrileko azken ostiral honetan burutuko da euskal preso politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea. Iluntzeko 20:00etatik aurrera Mikel Laboa plazan. Egin Dezagun Bidea bilguneak proposatutakoarekin bat eginez, hilero herriko talde batek antolatuko du presoen eskubideen aldeko mobilizazioa. Azaroa amaierakoa, ITAYA Gazte Asanbladak deitu zuen. Oraingoan, Usurbilen Nahi Ditugu taldekoek hartuko dute lekukoa. “Gu ere ekimenaren partaide garen aldetik, hil honetakoa guk deituko dugu”, adierazi dute.
Otsailaren 15a, egun giltzarria
Une honetan sei herritar daude preso espetxean. Haietako bat ordea denbora gutxirako, otsailaren 15ean aske geratuko baita Karlos Martin. Egun berean Parisen epaituko dute bestalde, Patxi Segurola. 2010eko azaroan espetxe zigorra bete arren, ia urtea hemendik 750 kilometrora konfinatuta darama.
Helbideak
Hauek dira egun, espetxean diren herriko preso politikoen helbide eguneratuak. Espetxe aldaketarik izan baita azken aldian. Olatz Lasagabaster espetxez aldatu baitzuten eguberri aurretik. Brievan da egun. Aipatu moduan beraz, hemen espetxean diren herriko presoei idazteko euren helbide eguneratuak;
XABIER ARANBURU MUGURUZA
C.P. Herrera de la Mancha
Mód. 1- Apartado 77
13200 MANZANARES (Ciudad Real)
RAMON URIBE NAVARRO
Centro de Cumplimiento, mód. 13
Ctra. Nal. 630, km. 314
37.799 TOPAS (Salamanca)
JOKIN ERRASTI ELORZA
C.P. Zuera
Ctra. Nacional, 330, km. 539
50298 ZUERA (Zaragoza)
OLATZ LASAGABASTER ANZA
Prisión Provincial-Mód. Verde
Ctra. De Vicolozano- Apdo. 206
05.194 BRIEVA-Avila
PATXI URANGA SALBIDE
Centro de Cumplimiento de Focanlent-Polígono de la Vallonga s/n
Apartado 5050-03113 (Alacant)
KARLOS MARTIN SANCHEZ
Prisión Provincial Martutene
Paseo Martutene, 1
20014 DONOSTIA