Sendabelarrei buruz zerbait gehiago jakin edo gaian sakondu nahi duenak, orain du horretarako aukera. Irteerak eginez eta herbarioen bidez sendabelarrak ezagutu, biltzeko garai egokiak noiz diren jakin edota euren propietate eta atal erabilgarrien berri izan nahi duenari zuzendua dago, Usurbiltzen Elkarteak sendabelarren inguruan antolatu duen ikastaroa.
Ezagutzaz gain, sendabelarrekin zer presta daitekeen ere ikasteko aukera egongo da aipatu ekimenean. "Klasean bertan preparatu desberdinak egingo dira; txanpua, xaboiak, ukenduak, landare estraktuak, olio sendagarriak...", iragarri dute Usurbiltzen-etik.
Izen ematea zabalik
Ikastaroa larunbat honeta, urtarrilaren 28an hasiko da. Hortik aurrera, klaseak larunbatero burutuko dira, goizez eta lau orduz, 9:30-13:30 artean, Santueneako frontoi berriko lokalean. Saioak Laura Gurbindok zuzenduko ditu. Ekimenerako izena aldez aurretik eman behar da, 661 972 670 telefono zenbakira deituta edo usurbiltzen@gmail.com helbidera email bat bidalita. Informazio gehiago ere komunikazio bide hauetatik jaso daiteke. Antolakuntzatik berri eman dutenez, ikastaroko prezioa zehazteke dago oraindik.