Martxoaren 31 arte irekia dago Bihurri haur ludotekan izen emateko epea. Bazkide berriek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide izaten jarraitu nahi dutenek 10 euro. Ordainketak ludotekak Kutxan duen kontu korronte zenbakian egin behar dira, norbere izen abizenak jarrita. Ordainketa egin ostean eman behar da izena, Gaztelekuko egoitza ondora gerturatuta. Asteazkenetan, 18:00-19:00 artean.