Andatza.com edo andatzamendizale.info helbideotakoren batean klikatuta, igandean ospatuko den Irisasi BTT 2012 Hotzak Akabatzen mendi bizikleta irteeran izen emateko orria jaitsi daiteke jada. Egunotan datu pertsonalekin bete, eta igande goizeko 8:00-8:30 artean frontoian antolatzaileei eman beharko zaie. Ekimenean parte hartu asmo duten gainerako herritarrek, hilaren 29ko goizeko ordu erdi hori dute pilotalekura gerturatu eta apuntatzeko.
Federatuek 10 euro ordainduta parte hartu ahal izango dute igandeko kirol ekimenean. Federatu gabe daudenek, 15 euroren truke. Parte hartzeko 16 urte beteta izatea derrigorrezkoa da, eta nahitaezkoa da baita, bizikletarekin batera, norberak bere kaskoa eramatea ere. Proba amaieran, Oiardo Kiroldegian dutxatu ahal izango da, eta antolakuntzak bizikletak garbitzeko ere mangerak jarriko ditu. Jarraian, partaideek hamaiketako bikaina dastatu ahal izango dute, “barrikote eta guzti”, BTT Taldetik adierazi dutenez. Zeharkaldian irtendakoen artean hainbat opari ere zozketatuko dira.
Hasi eta bukatu, frontoian
Antolakuntza taldeak herritarrak parte hartzera animatzen ditu. Mendi bizikleta irteera igandeko goizeko 9:00etan abiatuko da frontoitik. Helmuga gune berean izango du. Tartean, erribera, Txokoalde eta Andatza inguruak zeharkatuko dituzte, guztira 29,1 kilometrotako ibilbidea osatuz.
Eguna: urtarrilak 29, igandea.
Ordua: 9:00.
Irteera/helmuga: frontoia.
Ibilbidearen luzera: 29,1 km.
Izen ematea: frontoian, 8:00-8:30 artean. 10 euro federatuek, 15 euro federatu gabe daudenek.
Informazio gehiago: andatza.com
Harremanetarako: andatzabtt@hotmail.com
Antolatzailea: Andatza Mendizale Elkartea, BTT Taldea.