Ikastea bultzatzeko nazioarteko jardunaldiak egunotan, Lanbide Eskolan

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 25a, 00:00

Ikasleen artean ikastea bultzatzea helburu duten nazioarteko jardunaldiak burutuko dira asteazken eta ostegun honetan, Zubietako Lanbide Eskolan. Bertakoekin batera, Iestek izeneko ekimen honetan parte hartuko dute Islandia, Finlandia edota Holandatik etorritako beste hainbat ikasleek ere. Bi urteko iraupena du, ideien lehiaketa moduko egitasmo honek. Garaileek Europako gainerako ikasleekin batera, maiatzean Finlandian burutuko den bileran egoteko aukera izango dute. 

Etzi, San Juan Bosco eguna
Ostiral honetan, urtarrilaren 27an, San Juan Bosco eguna ospatuko dute Lanbide Eskolan. Ezohiko klase eguna izango dute ikasle eta irakasleek. Iragarri dutenez, mendi bizikleta irteera edota argazki rally bat programatu dituzte. Bestalde, 25 urte lanean daramatzaten irakasleak omentzeko ere tartea hartuko dute etzi.

Iturriak: DV eta lhusurbil.com