Ezohiko osoko bilkura, gaur arratsaldeko 18:00etan

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 25a, 00:00

Udalbatza aretoan egongo da egun honetako albiste nagusia; ezohiko osoko bilkura deitua dago, 18:00etarako. Asteazken honetako deialdirako gai zerrendan aztergai bakarra izango dute udal ordezkariek. Udalbatzak Kutxako Kontseilu Nagusian parte hartzeko, Usurbilgo Udalak beste zenbait udalekin batera taldea osatzea ahotan hartuko du. Gaia aurkeztu, eztabaidatu eta bozkatu beharko dute, Bildu, Aralar, Hamaikabat, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdietako zinegotziek. 


Aldaketarik ez bada bestalde, datorren asteartean, urtarrilaren 31n burutuko da 2012ko lehen hilabete honi dagokion osoko ohiko bilkura. Betiko ordu eta lekuan; 18:00etan hasita, udalbatza aretoan.