Otsailaren 18an ospatuko den Inauteri Festako egitaraua lotua dago jada. Duela astebete iragarri moduan, mitologia izango da aurtengorako mozorrotzeko proposatu den gaia. Eguerdi eta iluntze partean, Zumarte Musika Eskolako Zumartxan eta Burrunbazale txarangekin kalejira bana burutuko da herrian zehar. Eta eguna borobiltzeko, afaria antolatu da, oraingoan Olarrondo jatetxean. Otordurako txartelak, 15 eurotan eskuratu ahal izango dira. Otsailaren 1etik aurrera, NOAUA!ko egoitzan, eta baita Txiriboga eta Irrati tabernetan ere. Urteroko oharra; afaritara mozorrotuta joatea ezinbestekoa izango da.
Gaztelekuan ere Inauteri Festa
12-16 urte arteko gazteek hitzordu berezi bat izango dute otsailaren 18n. Bazkalostean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, "Ilargi-Eguzki" izeneko festa antolatu dute Gaztelekuan. Zein egun den jakinda, mozorro festa noski.