Oraingoan, Lormont-en (Bordeaux, Frantzia) egon dira eta beste behin, ez dira esku hutsik itzuli. Urrezko domina bat eta brontzezko bi lortu zituen Usurbil Judo Klubak, asteburuan frantziar estatuan jokatu zuten senior mailako banakako txapelketan. Euren web orrialdetik berri eman dutenez, txapelketak klubaren aurreikuspenak gainditu ditu. Nerea Sanzek (-48 kg) eta Ibai Peñak (-66 kg) brontzezko domina bana eskuratu zuten, Egoitz Morak (-100 kg) urrezkoa eta Maialen Zubeldiak zazpigarren postua.
Hona hemen txapelketan parte hartu zuten Usurbil Judo Klubeko gainerako kideak: Nerea Arruti (-70 kg), Andoni Aizpurua (-60 kg), Eduardo Laca (-66 kg), Iñigo Mitxelena (-66 kg), Aitzol Arrozpide (-73 kg), Ion Martin (-73 kg), Alain Roman (-73 kg) eta Beñat Aburuza (-81 kg).
Iturria eta argazkia: jcusurbil.com