Apirilaren 30ean hasiko da, Agurtzane Solaberrieta eta beste 12 lagunen aurkako epaiketa

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 27a, 00:00

Demokrazia 3.000.000 (D3M) herri elkartearekin eta Askatasuna auziei loturiko epaiketa apirilaren 30ean hasiko da. Maiatzaren 18ra arte, hamahiru lagun epaituko dituzte Madrilen. Tartean, Agurtzane Solaberrieta herritarra eta beste hamabi euskal herritar: Arantza Urkaregi, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Amparo Lasheras, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta, Zuriñe Zorrozua, Fernando Antia, Jose Antonio Munduate, Xabier Isasa eta Aitor Ligerzana.  

D3M elkarteak eta Askatasunak, 2009ko martxoko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztu nahi izan zuten, baina Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe utzi zituen. Testuinguru hartan, Agurtzane Solaberrieta beste sei auziperaturekin batera 2009ko urtarrilaren 23an atxilotu zituzten. Gerora, hauteskundeak burutu eta aste gutxira, martxoaren 25ean behin behinean aske geratu ziren. Hamahiru lagunak 2009ko irailean auzipetu zituen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak, ETAko kide izatea edo erakunde armatua laguntzea egotzita. Aipatu moduan, guztiak apirilaren 30etik aurrera epaituko dituzte.

Irudian, Agurtzane Solaberrieta, 2009ko martxoaren 25an aske geratu eta Usurbilen egin zitzaion ongi etorri ekitaldian.