Kadete eta jubenil mailako nesken taldeek etxean jokatuko dute asteburuan

Noaua Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 27a

Larunbatero bezala, oraingoan ere eskubaloi partidak ikusteko aukera izango da Oiardo Kiroldegian. Urtarrilaren 28 honetan, bi neurketa jokatuko dituzte, kadete eta jubenil mailako nesken taldeek hurrenez hurren. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Oiardo Kiroldegian:

16:00 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-IMH Elgoibar.
17:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Lauko Elgoibar.

Tokia: Oiardo Kiroldegia.