Irungo Artalekun Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz banakako finalak jokatuko dira larunbat honetan, urtarrilaren 28an. 13:15etik aurrera, bi finalerdi eta hiru final saio ikusteko aukera egongo da bertan. Finaletako batean, usurbildar batek parte hartuko du. Behar Zana 2 taldeko aurkaria izango du aurrez aurre. Hona hemen, bihar Irunen jokatuko diren bost neurketak:
1. Eskuz banaka nagusiak, 2. maila. Finalerdia: HERNANI 1 (San Sebastian) / HERNANI 2 (Alvarez)
2. Eskuz banaka nagusiak, 2. maila. Finalerdia: ORIO 2 (Lertxundi) / EPLE 2 (Aranburu)
3. Eskuz banaka kadeteak. FINALA: URNIETA 1 (Ezenarro) / URNIETA 3 (Imaz)
4. Eskuz banaka jubenilak. FINALA: URNIETA 4 (Loitegi) / URNIETA 3 (Lizaso)
5. Eskuz banaka nagusiak, 1. maila. FINALA: USURBIL 3 (Landa) / BEHAR ZANA 2 (Esnaola)