Irisasi BTT 2012 Hotzak Akabatzen izeneko mendi bizikleta irteera ospatuko da igande honetan, urtarrilaren 29an. Udazkenean, Andatza Mendizale Elkartearen baitan osatu zen BTT Taldeak antolatu du estreinako kirol ekimen hau. 16 urtetik gorako herritarrek parte har dezakete etziko irteeran. Horretarako ordea, izena eman beharko dute. Batetik, andatza.com web orrialdean sartzen denak, izen emateko formularioa bete dezake eta igande goizean, frontoian aurkeztu. Hain zuzen, mendi bizikleta irteeran parte hartzeko igande goizean eman ahal izango da izena; 8:00-8:30 artean pilotalekuan. Federatuek 10 euro ordainduta parte hartu ahal izango dute igandeko kirol ekimenean. Federatu gabe daudenek, 15 euroren truke.
Gero, apuntatu diren guztiak 9:00etan abiatuko dira erriberak, Txokoalde eta Andatza mendi inguruak zeharkatzera. Nahitaezkoa izango da, bizikletarekin batera burua babesteko kaskoa ere eramatea. Proba amaieran, Oiardo Kiroldegian dutxatzeko aukera egongo da eta antolakuntzak bizikletak garbitzeko ere mangerak jarriko ditu. Jarraian, partaideek hamaiketako bikaina dastatu ahal izango dute, “barrikote eta guzti”, BTT Taldetik adierazi dutenez. Zeharkaldian irtendakoen artean hainbat opari ere zozketatuko dira.
Hasi eta bukatu, frontoian
Antolakuntza taldeak herritarrak parte hartzera animatzen ditu. Mendi bizikleta irteera igandeko goizeko 9:00etan abiatuko da frontoitik. Helmuga gune berean izango du. Tartean, erribera, Txokoalde eta Andatza inguruak zeharkatuko dituzte, guztira 29,1 kilometrotako ibilbidea osatuz.
Eguna: urtarrilak 29, igandea.
Ordua: 9:00.
Irteera/helmuga: frontoia.
Ibilbidearen luzera: 29,1 km.
Izen ematea: frontoian, 8:00-8:30 artean. 10 euro federatuek, 15 euro federatu gabe daudenek.
Informazio gehiago: andatza.com
Harremanetarako: andatzabtt@hotmail.com
Antolatzailea: Andatza Mendizale Elkartea, BTT Taldea.