Atxega Jatetxean banatu ziren joan den ostiralean, 2012ko Argia Sariak. Denera sei sari, eta guztien artean, nabarmendu beharreko bat. Bere ibilbideagatik, Txillardegiri eman eta bere senitartekoek jaso zutena. Edozein kasutan, Argia aldizkariko zuzendariak adierazi zuenez, bera hil aurretik erabaki zen aipatu saria ematea. Hona hemen beraz, aurtengo 6 sarituak:
-Merezimenduzko Saria: Jose Luis Alvarez Enparantza, "Txillardegi".
-Prentsa idatziko saria: Karlos Zurutuza, kazetaria.
-Irratiko saria: Luzien Etxezaharreta eta Jakes Casaubonek gidatzen duten "Gure bazterrak" saioa.
-Interneteko saria: Eitb nahieran web gunea.
-Publizitate saria: klikmetroak.com, Azpeitiako 2011ko Kilometroak jaialdirako kanpaina.
-Telebistako saria: Ipar Euskal Herriko Kanaldude Telebista.