Estatuko 30 probintzietako Lanbide Heziketa gune desberdinetako 170 irakasle eta zuzendarik bisitatu zuten joan den aste amaieran, Usurbilgo Lanbide Eskola. Ekimena, astean zehar Gipuzkoan ospaturiko Lanbide Heziketa Enpresa izeneko proiektuari loturiko jardunaldi batzuen baitan burutu da. Arlo desberdinetan bideratzen den prestakuntza ezagutzeko aukera izan zuten Zubietara gerturatu ziren profesionalek.
Iturra: DV.