Sahararen Aldeko Lagunak Elkarteak, sahararrentzat oinarrizko gaiak bilduko ditu asteburuan. Zehazkiago esanda, larunbat honetan, otsailaren 4an, egun osoz bilketarako gune bat jarriko dute Urbil merkataritza guneko atarian. Arroza, pasta, lekaleak, azukrea, atuna eta sardinak oliotan eta konpresak bildu nahi dituzte. Merkataritza gunean jasotakoa, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaliko da gero.