Ekimen berri bat antolatu du ITAYA Gazte Asanbladak, larunbat honetarako, otsailaren 4rako; "autodefentsa feminista" izeneko tailerra. Bilgune Feministak eskainiko du saioa, larunbat goizeko 10:00etatik aurrera. Oiardo Kiroldegian burutuko den tailerra, lau ordukoa izango da. Antolakuntzatik ohartarazi dutenez, edozein adinetako emakumeek parte hartu ahal izango dute asteburuko ekimenean. Haiei guztiei, bertaratzeko gonbita luzatzen diete ITAYA Gazte Asanbladako kideek: "Azaldu nahi duen edozein, eskuak zabalik hartuko dugu".